BEZEROENTZAKO ARRETA
Profesionalak gara garbiketa industrialeko makineriaren alokairuan, eta zure zerbitzura jartzen dugu garbiketa industrialeko merkatuko marka onenetako bateko ekipamenduen alokairua: KÄRCHER.
Alemaniako markaren Gipuzkoako banatzaile ofizial garen aldetik, Suministros Añorgan ezin hobeto ezagutzen ditugu egoera bakoitzerako KÄRCHER soluzioak. Markaren moldaerraztasunari eta sorta zabalari esker, zure beharretarako neurrira egindako alokairu-zerbitzua eskain diezazukegu.
Zure zerbitzura jartzen dugu errendimendu handia eta kontsumo txikia bereizgarri duten KÄRCHER hidrogarbigailuen eta goi-presioko garbigailuen alokairua. Bilatzen duzuna KÄRCHER xurgagailu industrialen alokairua bada, Suministros Añorgan KÄRCHER lehorreko eta hezeko xurgagailuen alokairua kontrata dezakezu. Era berean, KÄRCHER zoru-garbigailu industrialen eta zorua garbitzeko eta xurgatzeko makina laguntzailedunen alokairua ere eskaintzen dugu.
Profesionalentzako eta enpresentzako ekipamendua alokatzeko gure zerbitzuak barnean hartzen du KÄRCHER udal-makineriaren alokairua edo autozerbitzuko garbiketa-ekipamenduena, besteak beste.
Kontsultatu gure profesional taldearekin eta gure katalogo hedatuaren berri emango dizugu.
KONTSULTATU